XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1. Definizioa eta datu-baseen ezaugarriak

Access 2000, datu-base elektronikoak kudeatzeko programa bat da.

Programa honen bitartez, oinarrizko eragiketa hauek egin daitezke, besteak beste:

Datu-base elektronikoak sortu eta mantendu

Zenbait kontzepturen arabera, informazioa ordenatu

Datu-basean zehar informazioa bilatu, ikusi eta inprimatu

Datu-baseak behar duen informazio guztia TAULETAN GORDE ETA ANTOLATZEN da.

Datu-base batek taula bat baino gehiago izan ditzake.

Taula batean sartutako informazioa ERRENKADA eta ZUTABEETAN ANTOLATURIK dago.

Taula baten osagaiak, beraz, ERRENKADAK, ZUTABEAK eta GELAXKETAKO EDUKIAK dira.

Taularen ERRENKADA BAKOITZA FITXA EDO ERREGISTRO BAT DA.

Kasu honetan, pertsona bakoitzari errenkada bat dagokio.

Taularen ZUTABE BAKOITZA KONTZEPTU EDO EREMU BAT DA.

Kasu honetan, abizenak, izena... kontzeptuak dira.

Gelaxkaren edukia, LAN DAITEKEEN INFORMAZIO-ATAL TXIKIENA DA.

Berezirik landuko den informazioak gelaxka ezberdinetan joan behar du (zutabe ezberdinetan).

Adibidez, helbide baten kalearen izena eta pisuaren zenbakia gelaxka berean edota ezberdinetan joan daitezke, emango zaien erabileraren arabera.

1.2. Access 2000: sarrera

Access 2000 programan sartzeko, bere ikonoan klik bitan egin behar da edo Hasi botoiaren bidez programa autatu.